HARRESIAK APURTUZ ETORKINEN ALDEKO EUSKADIKO GKEN KOORDINAKUNDEA DA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HIRU LURRALDE HISTORIKOETAN, 1997AN SORTUA. GIZARTE INKLUSIBO ETA IREKI BATEN ERAIKUNTZAN ARI DA LANEAN, PERTSONA GUZTIEK HERRITARTASUNA AITORTUTA EDUKIKO DUTEN GIZARTEA ETA PERTSONA GUZTIOK AUKERA, ESKUBIDE BERDINAK EDUKIKO DITUGUNA.

Dokumentu honetan jasota dago EAEn lagunduta ez dauden adingabeekin lan egiten duten erakundeen kasuistikaren eta ondorengo diagnostikoaren emaitza, egoitza-baliabideetan aurkitzen ari garen zailtasunen berri emate aldera. Lagunduta ez dauden gazte atzerritarrak gure gizartearen funtsezko parte dira eta beren garapen-prozesuen barruan bizi duten egoera ikusarazi behar dugu.

1. Irizpide malguak Lanbiden

_Irizpideak aldatzea 21 eta 23 urte bitarteko gazteek Diru-sarrerak bermatzeko errenta lortu ahal izateko eta enplegu-eskaerak berriztatzeko, beren ibilbideari jarraipena emateko aukera izan dezaten.

_Enplegua eskatzeko txartela berriztatzeko erraztasunak, beren pasaportea edo egoitza-baimena berriztatzen ari direnean.

2. Burokrazia gehiegi Atzerritarren arloan

_Ohikoa da Atzerritarren arloan baimenak lortu eta berriztatzeko zailtasunak izatea, administrazioak jartzen dituen eragozpenak direla eta.

3. Hezkuntzarako eskubidea bermatzea

_Matrikulazio-bermea Oinarrizko Lanbide Prestakuntza programetan, ikasturte hasieran 18 urte betetzen dituzten gazteentzat.

_Lanbide Heziketan matrikulatzeko aukerak sustatzea, ez baitago Lanbideko I. mailako ikastarorik; eta talde pilotu bat sortzea prestakuntza zikloak egin ezin dituzten gazteei prestakuntza-estaldura emateko.

4. Osasun arreta unibertsala eta doakoa

_Osasun arreta unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa bermatzea, kasu guztietan.

5. Erroldatze eraginkorra

_Pasaporterik eta AIZ txartelik ez duten gazteei erroldatzeko eskubidea aitortzea.

6. Etxebizitza duina lortzeko erraztasunak

_Etxebizitza oinarrizko beharrizana da eta ez dago horren inguruko politikarik, oinarrizko beharrizanak estali eta bizimodu duina bermatu ahal izateko.